Zorrotzaurreko proiektua, Bilbon martxan jarri den azken birsorkuntza operazio garrantzitsua da. Gaur egun degradatuta dagoen espazioa berreskuratzen duen plan integral eta iraunkorra da gero, alde hori, Bilboko auzo berri baten bihurtu eta hiriaren gainontzeko aldeekin ondo konektatzeko helburuaz. Bertan, etxebizitza eskuraerraz, kutsatzen ez duten enpresak, gizarte eta kultura hornikuntza ugari bai eta herritarrek aisiaz gozatzeko alde zabalak ere aurkitu ahalko dira.
Proiektuaren Master Plana, Zaha Hadid arkitektu ospetsuak diseinatu zuen eta bertan, Deustuko ubidearen erabateko irekidura aurrikusten da. Horrek, Zorrotzaurreko gaur egungo penintsula irla bihurtzea ekarriko du.
Bertan bizi, lan egin eta gozatzeko irla.