Zorrotzaurre
Idom-en egoitza berriaren inaugurazioa, Zorrotzaurreko berrikuntza proiektuaren barruan eraiki den lehen eraikina
Gaur, Idom ingenieritzak bere egoitza berria izango den eraikina ofizialki inauguratu du. San Inazioko beheko aldean, Deustuko ubidearen ondoan, hain zuzen ere, kokatuta dagoen eta berde koloreko diseinu abangoardista daukan hau, Zorrotzaurreko hiri berrikuntza prioiektuan eraiki den lehen eraikina da. Konpainiako lehendakaria den Fernando Querejetak gailendu duen inaugurazio ekitaldian mila bat gonbidatu egon dira, euren artean Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia nabarmen daitezkelarik. Eraikin berria, Zorrotzaurreko industria oroimena mantentzeko filosofiarekin jarraituz, urte bete eskasean eraiki da, Gordailu Franko zaharra aprobetxatuz. Proiektuaren diseinuaz, Idom beraren arkitektura dibisioa arduratu da (ACXT). 30 milioi euroko inbertsioaz, eraikinaren…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurre eta Deustu lotuko dituen zubiaren eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu du
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak, ETS bere erakunde publikoaren bidez, Arenas y Asociados eta CV Ingeniería deritzen ingenieritzek osatutako UTEari, Deustu (IMQ-aren instalakuntza berrien aldean), etorkizuneko Zorrotzaurre irlarekin lotuko duen zubiaren eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu dio. Zorrotzaurre eraberritzeko proiektuaren lehen zubi honen eraikuntzaren kostua, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak ordainduko du. Proiektuaren idazketa lanek, 175.000 euroko aurrekontua eta 10 hilabeteko egiterapen epea daukate. Proiektua idatzi ondoren, Bilboko Udala Deustuko ubidearen irekidura lanak kontratatzeaz arduratuko da. Kontratista bakar batek egin beharko ditu eta lan bietarako, kostu eta epe murriztapenak bilatuko dira.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Deustuko ubidea irekitzeko proiektuaren idazketa esleitu egin da
Bilboko Udalak, Deustuko ubidearen irekidurarako eraikuntza proiektuaren idazketarako herri lehiaketa ebatzi du. Ingeniería Técnica y Proyectos S.A. (TYPSA) deritzon enpresari esleitu zaio, 232.800 euroko zenbatekoaz. Deustuko ubidea irekitzeko lanen kostu estimatua, 15 milioi eurokoa da eta Bilboko Udalak ordainduko ditu. Lan hau, Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen zubiaren eraikuntzarekin batera egingo da.
Gehiago irakurri