Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Urbanizazio Jarduera Programaren hasierako onarpena
Gaur, Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1 zkiko. Jarduera Integratuaren Urbanizazio Jarduera Programaren (UJP) hasierako onarpena erabaki du. Aipatutako akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, 20 lanegunez jendaurrean jarriko da, nahi duenak Planaren dokumentazioa kontsulta dezan. UJP, Zorrotzaurre nola kudeatuko den zehazten duen agiri teknikoa da. Konkretuki, egiterapen faseak, lanaldien programazioa (lanak hasi eta amaitzeko gehienezko epeak adieraziz) eta euren kostua definitzen du. UJP-rekin batera, Zorrotzaurreko Urbanizazio Aurreproiektua onartu da, Euskadiko Lurzoru eta Hirigintza legearekin bat etorriz, UJP-rekin batera joan behar baita. Onartutako agiriak, honako hau adierazten du: Zorrotzaurreko 1 zkiko. Jarduera Integratua 2 Egiterapen Unitateetan banatzen da. Lehenengoak, 389.995 m2…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko Urbanizazio Orokorraren Proiektua egiteko lehiaketarako deialdia
Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Batzorde Kudeatzaileak Zorrotzaurreko Alde Mistoko 1go Jarduera Integratuaren Egiterapen Unitatearen Urbanizazio Proiektua erredaktatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko egin duen lehiaketarako deialdia argitaratu du. Aipatutako hori, kale eta plazen artean, guztira 165.000 m2ko azalera izango duen etorkizuneko Zorrotzaurreren lehen fasearen urbanizazioa nola izango den zehazten duen agiri teknikoa da. Alde batetik, azaleran egongo diren elementuak zehaztuko ditu (alde berdeak salbu) bai eta beren kokapena ere: zoladurak, hiri-tresneria, txorkoak eta zuhaiztiak, e.a. Bestetik, hiri-zerbitzuak definituko ditu: ura, estolderia, gasa, elektrizitatea, telefonia, telekomunikabideetako beste sareak, e.a. Lehiaketarako orriak, web gune honen “Kontratugilearen Perfila” atalean aurki daitezke. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 484.000…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko alde berdeak diseinatzeko lehiaketarako eskaintzen aurkezpena
Guztira, 21 arkitektu, bide-ingeniari eta paisaiagile taldek, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak Zorrotzaurreko alde berdeen diseinurako antolatu duen lehiaketarako eskaintzak aurkeztu dute. Aurkezpen epea gaur eguerdian amaitu da. 21 eskaitza hauek, euretariko 14 UTE bezela aurkeztu direnek, 40 enpresa biltzen dituzte. Enpresa hauetatik 16 Bizkaikoak dira, 12 Bartzelonakoak, 3 Gipuzkoakoak, 3 Madrilgoak, 2 Valentziakoak, 2 Holandakoak, 1 Arabakoa eta 1 Estatu Batuetakoa. Azpimarratzekoa da lehiaketak Euskaditik kanpo sortu duen interesa, 3 nazioarteko talderen presentzia nabarmenduz. Eskaintzak aztertu ondoren, Batzorde Kudeatzaileak bost talde aukeratuko ditu bi hilabeteko epean euren diseinu proposamena aurkez dezaten. Azkenez, diseinu horiek epaimahai batek (Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza eta…
Gehiago irakurri