Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Bereziaren jendaurreko bigarren erakustaldiaren hasiera
Gaur, Bizkaiko Aldiazkari Ofizialak, Zorrotzaurreko Plan Bereziaren jendaurreko erakustaldi berri baten onarpena argitaratu du. Bigarren erakustaldi hau, 20 laneguneko iraupena izango duena, ekainaren 9tik uztailaren 2ra bitartean garatuko da. Erakustaldi berria, Planaren jatorrizko agirian, joan den abenduan eta urtarrilean egin zen jendaurreko lehen erakustaldian aurkeztutako zenbait alegazio onartu ondoren egin behar izan diren zenbait aldaketengatik justifikatzen da. Plan Bereziaren dokumentazioa kontsultatu nahi izanez gero, honako leku hauetan aurki daiteke: Antolamendu Sailorde, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan (San Agustin Eraikina –Ernesto Erkoreka, 12, 1go B). Deustu Barrutiko Udal Zentruan (Bidarte), Lehendakari Aguirre, 52 Etorbidean kokatuta. Bilbao Udaleko web gunean (www.bilbao.net)….
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Berezia jendaurrean jartzeko beste erakustaldi bat egitea erabaki da
Gaur goizean, Bilboko Udalak, hasiera baten berak, azaroaren 9an onartu zuen Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Bereziaren jendaurreko bigarren erakustaldi bat egitea erabaki du. Erakustaldi berri hau egitea, Planaren jatorrizko agirian, azaroaren 29tik urtarrilaren 26ra bitartean garatu zen jendaurreko lehen erakustaldian aurkeztutako zenbait alegazio onartzearen ondorioz egin ziren aldaketengatik justifikatzen da. Aldaketa nagusienak, honako hauek izango dira: (District Heating) Berotze zentrala kendu, San Inazioko lursaila, non bere kokapena aurrikusita zegoen, herri hornikuntzakoa izatera pasatuz. Deustuko Erriberan kokatuta dagoen “Papelera” izeneko eraikina mantendu. Horrek, zenbait etxebizitza-eraikin kendu eta alde berde berri bat egitea ekarriko du. Deustuko Erriberan kendutako eraikigarritasuna, Erdialdeko Barrutira eta Zorrotzaurreko…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Eraisten hasi dira Deustuko ubidean kokatuta dagoen portu nabe bat
Gaur, Kudeaketa Batzordea, Deustuko ubidearen ezkerraldean kokatuta dagoen portu nabe bat eraisten hasi da. Agemasa izeneko empresa kontsignatario eta zamaketariaren nabe zaharra da; herritarren artean, Jet Lag Bio izenaz ezagutzen dena, Bilboko Udalak, gazteen kultura eta gizarte adierazpena bultzatzeko, Jet Lag Bio programaren zenbait jarduera bertan burutu dituelako. Hasieran, eraikin hori kontserbatu eta etorkizunean herri ekipamenduan bihurtzea aurrikusi zen baina 2010eko urrian Kudeaketa Batzordea eta Ubideko Auzokoen Elkartearen artean hartutako akordioak, bere geroa aldatu egin zuen. Bere eraispenak, hondakinak kudeatzeko sistema onenekin bat etorriz egiten ari denak, 3.700 m2 lurzoru liberatzea ahalbidetuko du, alde horretarako Plan Berezian etorkizunerako zehazten diren…
Gehiago irakurri