Zorrotzaurre
– Euskadiko osasun zentru pribaturik handiena den Zorrotzaurre IMQ Klinikaren inaugurazioa.
Gaur goizean, Igualatorio Médico Quirúrgico-k bere klinika berria, IMQ Zorrotzaurre Klinika deritzona, inauguratu du. Aipatutako hau, Euskadiko osasun zentru pribaturik handiena bihurtu da. Deustuko Botikazar erriberan kokatuta (Euskalduna zubitik oso hurbil), klinika berriak, Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektuek irizpide iraunkor eta ekoeraginkorrak kontuan harturik diseinatu dutenak, azken aurrerapen teknologikoak dauzka eta medikuntza espezializazio guztietako zerbitzu integralak eskainiko ditu. Horretarako, 350 langile profesional izango ditu. Osasun zentruak, bere sei solairu eta hiru sotoetan (guztira, 40.000 m2 baino gehiagoko azalera eraikia gehitzen dutenak), beste zerbitzuen artean, 157 logela eta 210 ospitalizazio toki, ZIU, kanpo-kontsultak, eguneko ospitaleak, larrialdiak, alde kirurgikoa, obstetrizia aldea,…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Bilboko Plan Orokorra Zorrotzaurren deritzon horren aldaketaren behin-betiko onarpena
Gaur, Bilboko Udalak, Zorrotzaurre aldeari dagokion Bilboko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketaren behin-betiko onarpena erabaki du. Aldaketa hau, 9.2.9.3 eta 9.2.12.1 artikuluetan eragina daukana, udal bilbotarrak, joan den urtarrilaren 26an behin-behinean onartu zuen. Aldaketa honekin araudia egokitu egin da, orain dela hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Zorrotzaurre, Deusturekin eta San Inaziorekin lotuko duten etorkizuneko zubien finantziaketari buruz hartu zuten akordioa gauzatu ahal izateko. Zehazki, etorkizuneko irla Deusturekin lotuko duen zubia, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordearen kontura egingo da; Eusko Jaurlaritzak berriz, Zorrotzaurre San Inaziorekin lotuko duena finantziatuko du. BILBOKO PLAN OROKORRA ZORROTZAURREN deritzon horren 9.2.9.3 eta 9.2.12.1 artikuluen Aldaketaren dokumentazio…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Bereziari egindako arrazoibideen hartzea
Zorrotzaurreko Plan Berezia jendaurrean jartzeko denboraldia amaitu ondoren (azaroaren 29tik urtarrilaren 26 arte iraun zuena), guztira jaso diren arrazoibideak, 38 izan dira, euretariko hiru, epez kanpo bidali zirelarik. Epe barruan jasotako 35etatik, 15, bertan dauden etxeetako jabeek aurkeztu dituzte, beste 4, auzokoeen elkarteek, 6, bestelako elkarte edo erakundek, 4, enpresek eta 6, partikularrek. Batzorde Kudeatzaileak, aurkeztutako idatziak aztertu ondoren, Bilboko Udaletxera igorriko duen txostena egingo du, bertan, aurkeztu diren proposamenak onartu edo ez onartzeko dauzkan arrazoiak azalduko dituelarik. Udaletxeak Plan Bereziaren agirian gehitu beharreko arrazoibideei buruzko azken erabakia hartuko du, bere ondorengo behin betiko onarpenerako.
Gehiago irakurri