Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritzak, Visesak eta Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko hitzarmena sinatu dute
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Juan Maria Aburtok eta Bilboko Udaleko alkateordeak, Jose Luis Sabasek, gaur, Udaletxeko Saloi Arabiarran, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmena sinatu dute. Eusko Jaurlaritzak, Visesak eta Udalak sinatutako Hitzarmenaren konpromisorik garrantzitsuenak, Hitzarmen Batzordearen eraketan (gaur bertan egin dena) eta 1go Egiterapen Unitatearen jabe guztien artean mozkinak eta kargak banatzeko bipartzelazio agiriaren formulazioan datzate.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Eratu egin da Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordea
Oraintsu, Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen kudeaketarako onartu den Hitzarmenean adierazitakoa betez, gaur, Hitzarmen Batzordea eratu egin da. Batzordea, Zorrotzaurreko bost jabe nagusiek eratuta geratu da: Visesa, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Sociedad Promotora Margen Derecha deritzona eta Vicinay Cadenas. Guzti horien jabetzen baturak, 1go Egiterapen Unitateak hartzen dituen 389.654 m2 lurzoruaren ia %80a suposatzen du. Batzordearen lehen jarduera, gainontzeko jabeei (berrogeita hamar bat inguru) batzordea eratu dela eta bertan sartzeko hilabete bat daukatela jakineraztea da. Paraleloki, Hitzarmen Batzordeak hasiera baten 2014eko lehen hiruhilekoan onartzea espero den Birpartzelazio Proiektuaren idazketari hasiera emango dio.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen kudeaketarako hitzarmenaren behin-betiko onarpena
Gaur, Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmenaren behin-betiko onarpena erabaki du. Hitzarmen hau, hasiera baten 2013ko maiatzaren 8an onartu zena, denboraldi luzez jendaurrean jarrita egon da baina hala eta guztiz ere ez da, hasierako planeamenduari dagokionez, aldaketa garrantzitsurik egon. Udala eta 1go Egiterapen Unitateko jabe nagusien artean sinatu beharreko Hitzarmen honetan dauden akordiorik garrantzitsuenak, honako hauek dira: a) Hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetean, Hitzarmen Batzordea eratzea. b) Batzordearen bidez, Birpartzelazio Proiektua egitea, mozkinak eta kargak berdinbanatzeko. c) Udalari, derrigorrez eta doan utzi beharreko lurrak ematea. d) Urbanizatze lanak kontratatzea. …
Gehiago irakurri