Zorrotzaurre
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketara aurkeztutako eskaintzak
Guztira, bederatzi eskaintza aurkeztu dira Bilboko Udalak, Deustuko kanala ireki eta Deustu, etorkizuneko Zorrotzaurre irlarekin lotuko duen zubiaren lanak egiteko antolatu duen lehiaketara. Eskaintzak aurkezteko epea joan den ostiralean amaitu zen. Eskaintza guztiak UTE legez antolatu dira, guztira 32 enpresa bilduz. Bestalde, lehiaketa honi paralelo, Udal bilbotarrak lanen zuzendaritzarako antolatu duen lehiaketan -epea, joan den ostiralean ere amaitu zen- zazpi eskaintza jaso dira (euretariko bost, UTEak). Lehiaketa bien esleipena gutxi barru egingo da Deustuko kanala irekitzeko lanak eta zubi berriarenak (biak aldi berean egingo dira) aurtengo amaierarako hastea aurrikusita dagoelako. Euren egiterapen epea 18 hilabetekoa da. Guztira, bederatzi eskaintza aurkeztu…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketarako deialdia
Bilbao Udaleko web orriak (www.bilbao.net), Udaletxeak, Deustuko kanala ireki eta Deustu, etorkizuneko Zorrotzaurre irlarekin lotuko duen zubiaren lanak egiteko lehiaketarako deialdia argitaratu du. Bi lan hauek aldi berean egingo dira. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 24,2 milioi eurokoa da (BEZ kanpo) eta hauetariko 8 bat milioi Batzorde Kudeatzaileak jarriko ditu. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 27 bukatuko da eta lanak urte honen amaieran hasi ahal izatea espero da.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko 1 zkiko Egiterapen Unitatearen kudeaketarako Hitzarmenaren kontra egindako arrazoibideen hartzea
Zorrotzaurreko 1 zkiko Jarduera Integratuaren 1 zkiko. Egiterapen Unitatearen kudeaketarako Hitzarmena jendeaurrean jartzeko aldia amaitu ondoren, 3 arrazoibide hartu dira, denak jabe pribatuek aurkeztuta. Batzorde Kudeatzaileak, aurkeztutako idatziak aztertu ondoren, Bilboko Udalari, aurkeztutako proposamenak onartu edo ez onartzeari buruzko bere iritziak bilduko dituen txostena bidaliko dio. Azkenez, Udala, Hitzarmenaren agiria behin-betiko onartzeko zeintzuk arrazoibide gehitu behar diren erabakiko duena izango da.
Gehiago irakurri