Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitateko Hitzarmenaren hasierako Onarpena
Gaur, Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmenaren hasierako onarpena erabaki du. Lehen Egiterapen Unitate honek 389.995 m2ko azalera hartzen du eta bere barne, Deustuko ubidearen eskuinalde osoa eta etorkizuneko irlaren ipar eta hego muturrak ere daude. Aipatutako akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, jendaurrean jarriko da eta 20 laneguneko aldi horretan, Hitzarmenaren dokumentazioa kontsultatu ahalko da. Udala eta 1go Egiterapen Unitateko jabe nagusien artean sinatu beharreko Hitzarmen honetan dauden akordiorik garrantzitsuenak, honako hauek dira: a) Hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetean, Hitzarmen Batzordea eratzea. b) Batzordearen bidez, Birpartzelazio Proiektua egitea, mozkinak eta kargak berdinbanatzeko. c)…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Urbanizazio Jardueraren Programari (UJP) egindako arrazoibideen hartzea
Zorrotzaurreko 1 zkiko. Jarduera Integratuaren Urbanizazio Jardueraren Programa (UJP) jendaurrean egon den denboraldia amaituta, 15 arrazoibide jaso dira. Horietariko 3, auzo-elkarteek auzkeztu dute, 1 beste elkarte batek, beste 1, Erriberan etxebizitza daukan jabe batek eta gainontzeko 10ak, enpresek eta partikularrek. Batzorde Kudeatzaileak, aurkeztutako idatziak aztertu ondoren, Bilboko Udalari, aurkeztutako proposamenak onartu edo ez onartzeari buruzko bere iritziak bilduko dituen txostena bidaliko dio. Azkenez, Udala, UJE-aren agiria behin-betiko onartzeko zeintzuk arrazoibide gehitu behar diren erabakiko duena izango da. Hasierako orrialdeko berriaren laburpena Zorrotzaurreko 1 zkiko. Jarduera Integratuaren Urbanizazio Jardueraren Programa (UJP) jendaurrean egon den denboraldia amaituta, 15 arrazoibide jaso dira. Horietariko…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Amaitu egin da Deustuko Erriberan erabiltzen ez ziren hiru eraikinen eraistea
Batzorde Kudeatzaileak, gaur egunean erabiltzen ez ziren eta Deustuko Erribera kaleko 38. zenbakian kokatuta zeuden hiru eraikinen eraistea amaitu du. Horietariko eraikin batean, gutxi arte, Talleres Ibaya enpresa egon da kokatuta. Eraispen hauek, Viuda de Sainz enpresak burutu dituenak, mila bat metro karratu lursoru liberatzea ekarri dute, Plan Bereziak alde horretarako zehazten dituen etorkizuneko jarduerei begira. Hondakinak kudeatzeko sistemarik hoberenekin garatu diren lanen kostua, 31.000 eurokoa izan da. 2008tik hona, Zorrotzaurren, ordurako erabiltzen ez ziren nabeak eta pabilioiak eraitsi dira eta eraispen guzti horiek, oro har, 50.000 m2 lurzoru liberatzea ahalbidetu dute. Laburpena Batzorde Kudeatzaileak, gaur egunean erabiltzen…
Gehiago irakurri