Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, Deustuko ubidea ireki eta zubi berriaren lanak martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuak, Juan Mari Aburtok, eta Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, Deustuko ubidea ireki eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubi berriaren eraikuntza lanak martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute. Lan biak, aldi batera eta Udalak egingo dituenak, aurtengo amaieran hastea aurrikusi da. Lanen guztirako zenbatekoa, hogeita hamar miloi euro ingurukoa izango da eta honela bananduko da: Ubidearen irekiera. Irekitze lanen aurrekontua 20 milioi euro ingurukoa da eta Bilboko Udalak finantzatuko ditu. Lurralde kutsatuen tratamendua. Seguruenik, 2 milioi bat euro kostatuko du, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak erdi bana ordainduz. Deustu-Zorrotzaurre zubia. Bere eraikuntzak, Batzorde Kudeatzaileak finantzatuko…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
G&C Arquitectura eta Jansana Arquitectes, Zorrotzaurreko alde berdeak diseinatzeko lehiaketako irabazleak
Ibon Areso buru daukan eta Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Sociedad Promotora Inmobiliaria Margen Derecha, Vicinay Cadenas eta Batzorde Kudeatzaileko ordezkariek osatuta dagoen epaimahaiak, Zorrotzaurreko espazio libreen (edo alde berdeen) urbanizazio proiektua idazteko lehiaketa esleitu egin du. Talde irabazlea, González Cavia y Cabrera Arquitectura Urbanismo y Paisaje (Bizkaia) eta Jansana, de la Villa, de Paauw, Arquitectes (Bartzelona) enpresek osatuta dago. Epaimahaia, arkitektu, bide-ingeniari eta paisaiagile hogei bat talde bildu duen lehiaketako bost talde finalistek egin dituzten proposamenak baloratuz aukeratu da. Epaimahiko kideek, bost finalistek aurkeztutako proposamenen kalitate maila altua oso ongi baloratu dutenek, euskal-kataluniar taldea aukeratu izana, bere proposamenaren kontzeptu argitasunagatik…
Gehiago irakurri