Zorrotzaurre
Udalak hiru hilabetetan luzatu du Deustuko kanala ireki eta Frank Ghery zubia eraikitzeko epea
Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak Deustuko kanala ireki eta Frank Ghery zubia eraikitzeko lanen egiterapena, hiru hilabetetan luzatzea erabaki du. Exbasa, Viuda de Sáinz, Balzola eta Urssa enpresek osatzen duten UTEari esleitutako kontratuak, 16 hilabeteko hasierako epea ezartzen zuen lanak burutzeko. Lanak maiatzean hasi zirenez, datorren urteko irailarako amaitzea espero zen. Aipatutako udal akordioaren ondorioz, lanak amaitzeko epemuga berria, 2015eko abendua izango da.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Frank Gehry zubiaren lehen harriaren jarpena
Bilboko Alkatea Ibon Areso nagusi izan zen ekitaldian, Frank O. Gerhy arkitektuak, Deustu-Zorrotzaurre zubiaren lehen harria jarri zuen, Bilboko aurreko alkatea izandako Iñaki Azkunak horrela nahi zuelako. Horrela, Guillermo Capellán eta Héctor Beade bide-ingeniariek (Arenas & Asociados ingeniaritzakoak) diseinatu eta Deustu –IMQ klinikaren altueran- etorkizuneko irlarekin lotuko duen zubiaren eraikuntza lanen hasiera seinalea eman da. Zubi honek 75 metroko luzera eta 28 metroko batez besteko zabalera izango du. Zubia 2015eko erdialderako funtzionatzen egotea aurreikusi da, eta bere kostu estimatua, 5,7 milioi eurokoa da.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Crodomuroren eraikin zaharren eraispena hasi egin da
Oraintsu,Zorrotzaurreko Erriberan kokatuta dauden Crodomuro empresa zaharraren sei eraikinetatik lau eraisteari ekin zaio. Beste eraikin biak (bulego nagusiak eta “zaindariaren etxea” deritzona) bertan diraute, Plan Bereziak ezartzen duen bezala, birgaitze eta hirugarren mailako erabilera berrietarako esleipena izatearen zain. Eraikin hauen eraispena, Industria Hondakinak Egitarauaren barruan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza daukana, bere gaur egungo jabea, Umpro 2000 S.L. empresa egiten ari da, hondakinen kudeaketa sistema osoenekin bat etorriz. Jarduerak, alde horretarako zehaztu diren etorkizuneko jarduerei begira, ia 10.000 m2 lurzoru liberatzea ahalbidetuko du.
Gehiago irakurri