Zorrotzaurre
Birpartzelazio Proiektuari egindako alegazioen txostenaren onarpena
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaile Batzak, Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuari aurkeztutako 49 alegazioak erantzuteko txostena onartu du. Aipatutako proiektu hori, joan den urtarrilaren 14an, jendaurrean zegoen aldian, onartu egin zen. Zorrotzaurreko jabeek eta enpresek aurkeztu dituzten alegazioetatik, 30 ontzat hartu dira, euretariko 4 guztiz, eta 26 zati baten. Alegazioetan planteatu diren gai nagusiak, honako hauei buruzko desadostasunak izan dira: jabetza, etorkizuneko lursailen esleipen irizpideak, jabeei egotzi beharreko urbanizazio zergak eta kalte-ordainen zenbatekoa. Guztirako jabeetatik, 19k hirigintza prozesuan parte-hartzeari uko egin nahi diotela iragarri dute. Batzorde Kudeatzaileak alegazioak egin duten guztiei, beren arrazoibideari emandako erantzuna bidaliko die. Jarraian eman beharreko urratsa,…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Praxair eraikin bien eraispena amaitu da
Sociedad Promotora Inmobiliaria Margen Derecha deritzonak Zorrotzaurren zeukan Oxigeneko Konpainia Nazionalaren azetileno fabrika zaharra hartzen zuten Praxair izeneko eraikin bien eraispena amaitu da. Eraikin hauen eraispenak, Industria Hondakinak Egitarauaren barruan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan duenak, lurzoru liberatzea ahalbidetu du, Plan Bereziak alde horretarako zehaztu dituen etorkizuneko jarduetarako. .
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Bihar, IMQ Zorrotzaurre klinikaren aurrean dagoen TAO aparkalekua itxiko da
Deustuko kanala irekitzeko lanak eta etorkizuneko irla Deusturekin lotuko duen zubi berriaren eraikuntza direla eta, bihar, osteguna, IMQ Zorrotzaurre klinikaren aurrean dagoen TAO aparkalekua behin-betiko itxiko da. Aipatutako aparkalekuak gune berdeko 429 leku dauzka. Aparkalekua ixteaz gain (20,00etan egingo dena), Ballets Olaeta eta General Eraso kaleen arteko bidegurutzean -patinatzeko pistaren altueran- dagoen semaforodun oinezkoen pasabidea 60 bat metro mugituko da, lanen hesi altueran, hau da, Euskalduna biribilgunearekiko loturan jartzeko.
Gehiago irakurri