Zorrotzaurre
LKS euskal ingeniaritzak Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektua idazteko lehiaketa irabazi du
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak, LKS Ingeniería S. COOP deritzon euskal ingeniaritzari, Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa behin-behinean esleitu dio. Esleipendun enpresak 121.100 euro eskaini ditu (BEZ kanpo) lehiaketako lana egiteagatik, eta bere egiterapenerako, 6 hilabeteko epea dauka. Proiektuaren idazketa eta zubiaren eraikuntza, Eusko Jaurlaritzak finantziatu eta Batzorde Kudeatzaileak kudeatuko ditu. Lehiaketara, zeinen lizitazio oinarrizko aurrekontua 199.000 eurokoa zen (BEZ kanpo), guztira, 29 ingeniaritza enpresa bildu zituzten 22 eskaintza aurkeztu dira (euretariko 6 UTEak). Lehiaketan parte hartu duten ingeniaritza hauek, euren langileen artean, zubietan espezializatuta dauden espainiar bide-ingeniaririk ospetsuenak dauzkate.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Ibon Areso, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen lehendakari berria
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak gaur goizean egin duen bileran, Bilboko alkatea Ibon Areso, erakundearen lehendakari berria izendatzea erabaki du. Aresok, orain arte Batzordeko kontseilari izan denak, aurreko Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna, joan den martxoaren 20an hil zenetik hutsik geratu zen kargua okupatuko du. Aurrekoaren ondorioz, bileran ere Eduardo Maria Maiz, Bilboko Udaleko Hirigintza zinegotzi ordezkaria, Batzordeko kontseilari berria izendatu da eta horrela, erakundean dagoen udal kupoa bete egin da.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Gaur Deustuko kanalaren irekitze lanak hasi dira
Gaur goizean, Deustuko kanala erabat zabalduko duten lanak hasi dira bai eta Deustu eta Zorrotzaurre lotuko dituen zubiaren eraikuntzakoak ere. Aldi berean egingo diren eta 16 hilabeteko egiterapen epea daukaten jarduera bi hauek, Exbasa, Viuda de Sáinz, Balzola eta Urssa izenekoek osatzen duten UTEak burutuko ditu. Lanen zuzendaritzaz TYPSA (eraikuntza proiektuaren egilea) eta Dinam Ingenieritza arduratuko dira. Lanen kostu balioztatua 21,5 milioi euro ingurukoa da (BEZ barne). Kanala irekitzeko lanak eta zubiaren eraikuntzakoak aldi berean egingo dira eta lan biak, euren osotasunean, lehorrean egingo dira. Kanalaren irekidura, funtsean, erribera kai alineazio paralelo berri bi (533 metro ipar erriberan eta 369…
Gehiago irakurri