Zorrotzaurre
Deustuko kanala irekitzeko lanak datorren maiatzaren 14an hasiko dira
Deustuko kanala erabat irekitzeko lanak eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubiaren eraikuntzakoak, datorren asteazkenean, maiatzak 14, hasiko dira. Horrela ziurtatu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordeak, Covadonga Solagurenek eta Jose Luis Sabasek, Bilboko Udaleko Lan eta Zerbitzuetako Zinegotzi ordezkariak egin duten prentsaurrekoan. Deustuko kanalaren irekidura, Zorrotzaurre irla baten bihurtuko duena, egin diren hainbat ikerlan hidrologikok Zorrotzaurren eta Bilboko inguruko auzo-aldeetan uholde arriskua gutxitzeko egin behar dela ziurtatzen dutelako burutuko da. Irekidurak (420 metroko luzera; 75 metroko zabalera; eta kenduko diren 365.000 m3 lurralde inguru) ebaketa hidraulikoaren handiagotzea ekarriko du eta ondorioz, ur-laminaren kotaren jeistea. Covadonga Solagurenek lan hauek jazoera …
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurrekoko Birpartzelazio Proiektuari egindako alegazioen hartzea
Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuaz jendeari informatzeko aldia amaituta, 44 alegazio jaso dira. Euretariko 31, lursailen jabeek aurkeztu dituzte, 9, lekuz aldatu behar diren eta gaur egun lanean ari diren enpresek, eta gainontzeko 4ak, eraginduta dauden zenbait eragilek. Aurkeztutako idatziak aztertu ondoren, Batzorde Kudeatzaileak, proposamenak onartzea edo ez onartzea erabakiko du eta bere txostena Bilboko Udalera igorriko du.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
TYPSA eta Dinam Ingeniería, Deustuko kanala ireki eta eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko esleipendunak
Bilboko Udalak, Técnicas y Proyectos S.A. (TYPSA) eta Dinam Ingeniería S.L. izenekoek osatzen duten UTEari, Deustuko kanala irekitzeko lanen zuzendaritza, ingurugiro zuzendaritza eta lanen segurtasun eta koordinazio zuzendaritza eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubiaren eraikuntza (Exbasa, Viuda de Sáinz, Balzoa eta Urssa deritzenek osatzen duten UTEari aurretik esleitu zizkionak) esleitu dizkie. Esleipendun UTEak 402.910 euro eskaini ditu (BEZ kanpo) lehiaketaren helburu den lana egiteagatik. Lehiaketara, zeinen oinarrizko lizitazio aurrekontua 537.215 eurokoa izan zen (BEZ kanpo), 7 eskaintza aurkeztu dira guztira, euretariko 5, UTEak izanik.
Gehiago irakurri