Zorrotzaurre
Hirigintza hitzarmena, Udaletxea, Batzorde Kudeatzailea eta Jabe Elkarte baten artean
Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak Bilboko Udalak, Batzorde Kudeatzaileak eta Madariaga Etorbideko 81-83ko jabeen Elkarteak, Plan Bereziaren AD-1 Lursailaren antolamendu eta eraikigarritasunari buruz sinatuko duten Hirigintza Hitzarmenaren hasierako onarpena argitaratu du. Funtsean, Hitzarmenak Lursail horrek lehen, bere osotasunean zuzkidura ostatuetara zeukan adskripzioa aldatzen du, orain, aipatutako horren ia erdia alde horretarako interesgarriak diren ekipamendu erabiletarako gordez. Era berean, Madariaga Etorbideko 77-79 eta 81-83ko etxebizitza eraikinen aurrean dauden lurraldeen gehienezko eraikigarritasuna gutxiagotzea erabaki da. Hitzarmen hau jendaurrean egongo da gaurtik hasita eta 20 lanegunez.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuaren jendaurreko erakustaldia datorren maiatzaren 2an amaituko da
Gaur Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuaren hasierako onarpenari dagokion iragarkia argitaratu du eta bertan, bizileku ezezeguna edukitzeagatik aipatutako onarpenaren jakinerazpen pertsonalizatua eman ezin izan zaien jabeen zerrenda agertzen da. Ondorioz, 2014ko maiatzaren 2an, Birpartzelazio Proiektua jendaurrean egoteko denboraldia amaituko da. Aipatutako egunerarte, egun hori barne, interesatuta edo eraginduta dauden guztiek agiriaren kontrako arrazoibideak aurkeztu ahalko dituzte, Aldizkariaren gaurko argitalpena baino lehen jakinerazpen pertsonalizatua jaso edo ez jaso izanda ere. Gogoratzen dizuegu Birpartzelazio Proiektuaren dokumentazioa web orrialde honen “Plangintza” erlaitzean ikusgai dagoela.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Hil egin da Iñaki Azkuna, Zorrotzaurreko hirigintza berrikuntza proiektuaren ezinbesteko eragilea
Atzo arratsaldean, Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea eta beste kargu batzuren artean, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko lehendakaria zena, hil zen. Azkuna, lehenengo egunetik hasita, Zorrotzaurreko hirigintza berrikuntza prozesuaren ezinbesteko protagonista izan da, esfortzu politikoak, ekonomikoak eta gizartekoak sustatuz eta bilduz, Bilborako ekonomia eta gizarte garapen espazio berria izatea nahi duen auzo honen transformazioa errealitate bihurtzeko helburuaz. Orain dela bi hilabete baino ez, bere azkenetariko elkarrizketa baten, Azkunak, berriz ere, Deustuko kanala irekitzea lehentasunezkoa dela azpimarratu zuen, hiriburu bizkaitarrarentzat lan estrategikoa baita. Goian bego. Argazkia: DEIA
Gehiago irakurri