Zorrotzaurre
22 eskaintza aurkeztu dira Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa egiteko lehiaketan
Guztira, 22 eskaintza aurkeztu dira (horietako 6 UTE legez egituratuta daudenak), aurkezpen epea gaur eguerdian amaitu den Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektuaren idazketa egiteko lehiaketan. Proiektuaren idazketa eta zubiaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak finantziatu eta Batzorde Kudeatzaileak kudeatuko ditu. Jasotako 22 eskaintzek 29 ingenieritza enpresa biltzen dituzte eta aipatutako enpresa hauek zubietan espezializatuta dauden bide-ingeniaririk garrantzitsuenak ekarri dituzte. Enpresen erdia baino gehiago Euskadikoak dira. Eskaintzak aztertu ondoren, Batzorde Kudeatzaileak, zubiaren proiektuaren idazketa, eskaintzarik onena aurkeztu duen enpresari egitea aginduko dio.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketa esleitu da
Bilboko Udalak, behin-behinean Exbasa, Viuda de Sainz, Balzola eta Urssa enpresek osaturiko UTEari, Deustuko kanala ireki eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia eraikitzeko lanen egiterapena esleitu dizkio. Esleipendun UTEak, lehiaketako lana egiteagatik 17,3 milioi euro (BEZ kanpo) eskaini dituenak, 18 hilabeteko epea dauka aipatutako hori burutzeko. Lehiaketara, zeinen lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 24,2 milioi eurokoa zena (BEZ kanpo), guztira 32 enpresa bildu duten 9 eskaintza aurkeztu dira.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektua, Espainian izandako hiri transformazioari buruzko erakusketan
Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza, joan den urtarrilaren 30ean Madrilen inauguratu zen “Orain dela gutxiko oroimenaren arkeologia. Hiri eta lurraldearen eraikuntza Espainian 1986-2012” deritzon erakusketan ikus daitekeen proiektuetariko bat da. Erakusketan, mendearen azken laurdenean espainiar hiri nagusienetan izandako arkitektura lan, hiri transformazio eta paisaien trazatu berri garrantzitsuenei buruzko hausnarketa egiten da. Honako hauek dira, esparru hauetan gertatukoaren adierazle izateagatik aukeratu diren hiriak: Bilbao (Zorrotzaurreko proiektuak protagonismo handia dauka, Nerbioi itsasadarrak metropoli berriaren ardatzan izandako transformazioaren zati legez); Madril; Sevilla; Bartzelona; eta Santiago de Compostela. Erakusketa, Madrilgo Circulo de Bellas Artes izeneko horretan bisita daiteke datorren maiatzaren 18 arte
Gehiago irakurri