Zorrotzaurre
Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektua idazteko lehiaketarako deialdia
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailek, Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren eraikuntza proiektua idatziko duen laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketarako deialdia egin du. Zubi honek, Eusko Jaurlaritzak finantziatuko duenak, 75 metroko luzera eta automobilentzako karril 2, herri garraiorako karril 2, espaloi 2 eta bidegorri bat hartuko dituen 26 metroko zabalera dauka. Era berean, zubiak, zerbitzuen hoditeriak hartuko ditu, hala nola ur hornidura eta saneamendua, gasa, elektrizitatea eta komunikazioak. Lehiaketarako orriak, web gune honen “Kontratugilearen Perfila” atalean aurki daitezke. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 240.790 eurokoa da (BEZ barne). Eskaintzak aurkezteko epea, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailaren bulegoetara eraman beharko direnak, 2014ko otsailaren 28ko 12:00etan amaituko da….
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Lau jabek Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordearen aldekotasuna adierazi dute
Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordearen aldekotasuna agertzeko epea amaitu ondoren, beste lau jabe Batzordean sartu dira. Honela, lau berri hauek, joan den urriaren 15ean aipatutako erakunde hori eratu zuten bostei (Visesa, EuskoJaurlaritza, BilbokoUdala, Sociedad Promotora Margen Derecha deritzona eta Vicinay Cadenas) gehitzen zaizkie. Bederatzi jabe hauek guztira, 1go Egiterapen Unitateak hartzen duen lurraldearen %78,60 osatzen dute.
Gehiago irakurri