Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritzak 8,9 milioi euro eman ditu Zorrotzaurreko urbanizazio lanen lehen fasea finantziatzeko
Atzo, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak 8,94 milioi euroko partida baimendu zuen zenbaiturtetarako (2015-2020), Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1goEgiterapen Unitatearen urbanizazio lanak finantziatzeko. Inbertsioa, operazioaren lehen faserako izango da.Aipatutako fase honek, 389.654 metrokarratuko eremua hartzen du etaetorkizuneko irlaren ertz bietan eta Deustuko kanalaren eskuin-aldean garatukoda
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena
Udal Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena erabaki du. 2014ko urtarrilaren 14an hasieran onartuta, Proiektua birritan jarri da jendaurrean eta horren ondorioz erakustaldi bietan egin dizkioten 36 alegazio onartu dira. Onartutako alegazio hauek zenbait kalte-ordainen zenbatekoari, jabetzaren titulartasunari eta lursail batzuen azalerari dagokie. Onarpen honetatik aurrera, ondoriozko lursail berriak Jabetza Erregistroan inskribatuko dira.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Bilboko Udalak hiru hilabetetan luzatu dituenez Deustuko kanala irekitzeko lanak, 2017ko martxoan amaituko dira
Atzo, Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeko lanak hiru hilabetetan luzatzea erabaki zuen; hori dela eta, aipatutako horiek ez dira, ziur asko, 2017ko martxorarte amaituko. Udaletxeko arduradunek azaldu zutenez, atzerapena, gaur egungo indusketa plana baino ziurragoa eta iraunkorragoa bai eta ingurune hobekuntzak izango dituen beste batengatik aldatzea erabaki delako da. Aukeratu den plan berrian, lur-mihia hiru fasetan induskatuko da lursail osoa aldi berean egin beharrean eta orube handia mugatuko duen altzairuzko horma eraikiko da, ura, draga flotagarriak erabiliz atera den aldera iraz ez dadin. Aldaketa honek, gaur egungo itsasadarrarekin elkartuko den ubide berriaren muturretan zenbait lan egin behar izatea dakar. Aipatutako…
Gehiago irakurri