Zorrotzaurre
Etxebizitza berrien lehen promozioa eraikiko duen Vivezorrozaurre S. Coop. kooperatiba eratu da
Jaureguizar enpresak, Zorrotzaurreko etxebizitza berrien lehen sustapenaren eraikuntzaz eta esleipenaz arduratuko den “Vivezorrozaurre S. Coop.” deritzon jabeen kooperatiba eratu du. Etxebizitza operazio honetan interesatuta daudenak www.vivezorrozaurre.com web gunean informa daitezke. Lehen sustapen hau, San Inazioko lursail bitan eta Deustuko batean garatuko da; bertan, 112 BOE, 117 etxebizitza tasatu eta 131 etxebizitza libre eraikiko dira. Eraikuntza lanen hasiera 2016ko 3. hiruhilekorako aurreikusita dago, eta 30 hilabeteko egite epea izango du.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
– Nazioarteko beste sari bat Zorrotzaurreko Master Planaren diseinatzailea den Zaha Hadid-entzat
Zaha Hadid-ek, Zorrotzaurreko Master Planaren diseinatzaileak, Erresuma Batuko arkitektuentzat garrantzitsuena den eta Royal Institute of British Architects (RIBA) ematen duen 2016 Royal Gold Medal deritzon saria irabazi du. Honako sari hau bere 167 bizitza urteetan lortzen duen leen emakumea da. Sari hau, angloirakiar arkitektuak bere karreran zehar eskuratu dituen golardo ugariei gehitu behar zaie, 2006an eman zioten Pritzker saria barne (arkitekturako “Nobela” kontsideratzen dena).
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Hutsik dauden Mefesaren bost eraikin eraisten hasi dira
Aste honetan, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordea, Mefesa enpresarenak ziren eta gaur egun hutsik dauden bost eraikin eraisten hasi da. Metal gogorren aleazio piezak egiten zituzten instalakuntzak ziren, hain zuzen ere. Mefesaren beste eraikin bi (laborategia eta bulegoak) kontserbatzen dira, eta etorkizunean, hirugarren mailako erabiletarako izango dira. Hondakinen kudeaketa sistema osoenekin bat etorriz egiten ari diren eraispen hauek, Plan Berezian alde honetarako definitzen diren etorkizuneko jarduerei begira, 11.620 m2 lurzoru askatzea ahalbidetuko dute. Lanak egiteko epea, Zandesa enpresa egiten ari dena, hamabi astekoa da eta bere aurrekontua, 104.720 eurokoa. 2008tik hona, Zorrotzaurreko hiri-birsorkuntza proiektuarekin zerikusia zeukaten aurreko sei fasetan, 56.000 m2 lurzoru…
Gehiago irakurri