Zorrotzaurre
Frank Gehry zubiaren inaugurazioa
Gaur goizean, Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto eta Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua nagusi izan diren ekitaldian, Frank Gehry zubia ofizialki inauguratu da eta gero, oinezkoentzat ireki egin da. Zubiaren eraikunza, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak finantziatu du. Irekidura honekin Zorrotzaurreko bizilagunek eta gaur egungo penintsulan dauden enpresetako langileek ez dute, Euskalduna zubiaren amaieran dagoen biribilguan hasi eta bertan amaitzen den ibilbidea egin beharko. Zubia, Guillermo Capellán eta Héctor Beade bide-ingeniariek diseinatu dutena, led teknologiaz bakarrik argiztatuta dagoen Bilboko lehena da eta era berean, haizerako babesak dauzka. 75 metroko luzera eta 28 metroko batez besteko zabalera dauka eta lurrean eraiki…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Tranbia Bilbotik Zorrotzaurrera zabaltzeko azterlan informatiboa eskaini da
Gaurko EHAA-k, Euskal Trenbide Sareak tranbia Bilbotik Zorrotzaurrera zabaltzeko eskaintzen duen azterlan informatiboaren lehiaketa iragarkia argitaratu du. Lizitazioaren gehienezko aurrekontua 200.000 eurokoa da, BEZ kanpo, eta 9 hilabeteko egiterapen epea ezarri da. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 17an amaituko da.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Juan Mari Aburto, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen lehendakari berria
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak gaur goizean egin duen bileran, Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, erakundeko lehendakari berria izendatzea onartu du. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Angel Toña, lehen lehendakariordea izendatu dute. Izendapenak, Bilboko Udaleko Obrak eta Zerbitzuak eta Hiri Plangintzako zinegotziak, Ricardo Barkala eta Asier Abaunzarekin amaitu dira, udalak erakundean daukan kupoa osatuz.
Gehiago irakurri