Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektuaren bultzatzaile handiena izan zen Iñaki Azkunaren heriotzaren bigarren urteurrena
Gaur, Bilboko alkatea eta beste kargu batzuen artean, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko lehendakaria izan zen Iñaki Azkunaren heriotzaren bigarren urteurrena bete da. Iñaki Azkuna funtsezko protagonista izan zen Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza prozesuan; politika, ekonomia eta gizarte ahaleginak sustatu eta bildu zituen, hondatuta zegoen auzo hau, Bilboko ekonomi eta gizarte garapen espazioan bihurtzeko helburuaz.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Arkitektu daniar ordezkaritza bat Bilbora etorri da, beste batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza eraldatze proiektua ezagutzeko
Aste honetan, daniar ordezkaritza bat etorri da Bilbora, hiri garapen, gobernantza eta iraunkortasun kontuetan martxan jarri diren “egite egokiak” zuzenean ikusteko. Ordezkaritza, Dansk Arkitektur Center deritzonaren 24 ordezkarik osatuta, aipatutako zentruaren “Strategic Urban Governance” masterren barruan antolatuta dagoen aztertze bidaia egiten ari da. Masterrak, hiru urteko iraupena dauka eta arreta, hiri kudeaketan eta iraunkortasunean jartzen du. Bere parte-hartzaileak, gehien bat, CEO-ak eta zenbait daniar udalerritako zuzendariak dira. Hau da Bilbao, ikasketa-bidaia egiteko aukeratzen duten hirugarren urtea. Asteartean, arkitektu daniarrek Zorrotzaurre bisitatu zuten, Artiach-en eta ZAWP-en geldialdia eginez. Pablo Otaolak, Batzorde Kudeatzaileko gerenteak, lan bilera egin zuen eurekin, Zorrotzaurreko proiektuaren hirigintza…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Euskal Trenbide Sareak Typsari esleitu dio tranbia Zorrotzaurrera heltzeko azterlana
Euskal Trenbide Sareak Typsa ingeniaritza enpresari, tranbia Bilbotik Zorrotzaurrera zabaltzeko azterlan informatiboa egiteko lehiaketa esleitu dio. Typsak 9 hilabeteko epea edukiko du lehiaketaren helburu den azterlana egiteko eta aipatutako horretan, tranbia Bilboko Zabalgunetik Zorrotzaurrera heltzeko itsasadarra nondik zeharkatuko duen zehaztu beharko du.
Gehiago irakurri