Zorrotzaurre
Ana Oregi, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko kontseilari berria
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak egindako azken bileran, Ana Oregi Bastarrika, gaur egunean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua dena, aipatutako batzordeko kontseilari izendatzea erabaki zen. Bilera berean ere, orain arte Batzordeko kidea izan den Miren Saratxaga de Isla, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendariaren baja gertatu da.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
2015ean, Zorrotzaurreko proiektuaren web orriak aurreko urtean baino %51,3 bisita gehiago izan zuen
2015 urtearen itxieran Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza proiektuaren web orrian egondako bisitak, 23.379 izan ziren. Horrek, 2014 urtean egondakoekin konparatuz, %51ko gehikuntza adierazten du. Azken urtean bisitatu gaituzten internauta gehienak Espainiakoak izan dira (%87), Euskadikoak ugarienak izanik (ia hirutik bi, guztirako bisitetatik). Gainontzeko bisitak (%13), munduko ehun bat herri baino gehiagoren artean bananduta daude. Atzerritik izandako bisitari kopuru handiena EB-ak, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemaniatik etorritakoa izan da.
Gehiago irakurri