Zorrotzaurre
Urteurrena: Hamabi urte bete dira Zorrotzaurreko Master Plana jendaurrean aurkeztu zenetik
Gaur hamabi urte beteko dira (2004ko urriak 29), Zorrotzaurreko Master Plana jendaurrean aurkezteko Bilbon egin zen pentsaurretik. Zaha Hadid Architects deritzenek egin zuten agiri horrek planteatzen zuen alderdirik nabarmengarriena, Deustuko kanala erabat irekitzea zen. Zabaltze horrek Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtzea zekarren eta horrek, aldi berean, urak alde hori ez zuela hartuko bermatzen zuen. Paraleloki, egun berean ere Bilboko Arte Ederreko Museoan Master Planari buruzko erakusketa xehea inauguratu zen (maketak, argazkiak, infografiak, argibide-taulak). Erakusketa hilabete batez, hau da, azaroaren 28 arte zabalik egon zen, enpresa, auzoko eta jendearentzat orokorrean. Master Plana, erreferentziako oinarrizko agiria izan da, ondoren onartu den proiektuaren plangintza…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Idom, Bilboko itsasadarraren kaiak Zorrotzaurren sendotzeko proiektua idazteko lehiaketaren esleipenduna
Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak Idom ingeniaritzari, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurreko 1go egite Unitatearen esparruan sendotzeko proiektua idazteko lehiaketa esleitu dio. Enpresa esleipendunak, lana 90.508 eurotan (BEZ barne) egitea eskaini duenak, lau hilabeteko epea dauka agindutakoa burutzeko. Lehiaketara, lizitazio aurrekontu basea 102.850 eurokoa zena (BEZ barne), guztira, 8 eskaintza aurkeztu ziren.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeko lanen kontratua deuseztatu du
Bilboko Udalak, Deustuko kanala irekitzeko Exvasa, Viuda de Sainz, Balzola eta Urssa enpresek osatutako UTE-arekin zeukan lanen kontratua deuseztatu du. Aipatutako UTE-ak, 2014ko otsailan helburu horrekin egin zen lehiaketa irabazi zuen, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak bere aldeko ebazpena eman ondoren. Deuseztea, UTE-ak, Bilboko Udalak lanei berriz ekiteko eman dizkion errekerimenduak ez betetzeagatik gertatu da. Lanak zenbait hilabetez geldirik egon dira, UTE eta Udaletxearen artean kontratuaren kostuari buruz egon diren desadostasunengatik. UTE-ak kontratuaren zenbatekoa gehiagotzea eskatzen du, Udaletxeak Induskapen Planan ingurunea hobetzeko sartu dituen aldaketen ondorioz, kostuak nahiko handiagotu direla adierazten duelako. Udaletxeak ordea uste du, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak…
Gehiago irakurri