Zorrotzaurre
Zorrotzaurre Urbanizatzeko Proiektuari egindako alegazioen hartzea
Hasiera baten 2016ko uztailaren 27 onartu zen Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektua, irailaren 30 arte jendaurrean egon da. Denboraldi hori amaituta, 21 alegazio jaso dira. Horietariko 4, udal-taldeek aurkeztu dituzte; 3, enpresek; 2, auzokoen elkarteek; 1, arloko elkarte batek; eta gainontzeko 11k, partikularrek. Hitzarmen Batzordeak idatzi hauek aztertu ondoren, Bilboko Udalera bidaliko duen txostena egingo du, eta bertan, aurkeztu diren proposamenak onartu edo ez onartzeko egiten dituen balorapenak agertuko ditu. Udalak, Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren agirian gehitu beharreko alegazioei buruzko azken erabakia hartuko du, behin-betiko onartzeko.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Europar Batzordeak 4,6 milioi euro eman ditu Zorrotzaurren “As Fabrik” negozio digitalen hazlekua sortzeko
Europar Batzordeak 4,6 milioko laguntza eman du, Bilboko Udalak eta bazkide pribatu talde batek Zorrotzaurren prestakuntza eta ekintzailetza lantzeko gunea martxan jar dezaten. Ekimena As Fabrik deitzen da eta negozio digitalen hazlekua izango da. Udalak proiektu honetan dauzkan bazkideak, honako hauek dira: Mondragon Korporazioa; MIK (Mondragon Innovation & Knowledge); GAIA; Orkestra; EIKEN; IDOM eta Mondragon Unibertsitatea (Ingeniaritza eta Enpresa-Zientzietako Fakultateak). Europar Batzordean guztira aurkeztu ziren 378 proposamenetik, As Fabrik eta beste 17 proposamen aukeratu ziren. Elkarteko agintariek, guztira inbertituko diren 5,8 milioietatik, As Fabrik-i, 4,6 emango dizkiote; hau da, inbertsio osoaren %80a, hain zuzen ere. Inbertsio honen zati handi bat…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
FEDER programa europarrak 9,3 milioiko diru-laguntza eman die Zorrotzaurreko garapen iraunkorreko proiektuei
Atzoko EAA-k, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren ebazpena non, 2012-2020 FEDER programa europarrak, hiri-garapen iraunkor eta integratuko proiektuei ematen dizkien lehen deialdiko laguntzak agertzen ziren argitaratu zuen. Emandako diru-laguntzen artean, 9,289 milioi euro, Zorrotzaurreko birsorkuntza jardueretan garatuko diren mota honetako proiektuentzat dira. Zorrotzaurrerako onartu den planak, Bilboko Udalak, Batzorde Kudeatzaileak eta Surbisa udal baltzu publikoak elkarrekin egin dutenak, 53,6 milioiko aurrekontua dauka eta 2016-2020 aldian garatuko da. Lau gai-helburuetan egituratuta dago: informazio eta komunikazio teknologien erabilera eta helgarritasuna hobetu, karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioan eta ingurunearen kontserbazioan eta babesean lagundu, bai eta birgizarteratzea eta pobreziaren aurkako borroka ere sustatu. Aldi berean,…
Gehiago irakurri