Zorrotzaurre
2016an, Zorrotzaurreko proiektuaren webguneak mundu guztitik etorritako 28.000 bisita izan zuen, 2015ean baino ia %20 gehiago
2016a ixtean, urtean zehar Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza proiektuaren webgunean egondako bisitak 27.899 kopurura heldu ziren. Hori, 2015ean egondako datuei dagokienez, %19,3ko gehikuntza da.
Azken urtean bisitatu gaituzten gehienak espainiar estatukoak dira (%89), Euskadiko internautak nagusi izanik (estatuko hamar bisitetatik zazpi).
Gainontzeko bisitak (%11), munduko larogeita hamar nazioen artean banatzen dira. Nazioarteko bisitari kopuru handiena Erresuma Batua, Estatu Batuak, Alemania, Frantzia eta Errusiakoak izan dira.