Zorrotzaurre
Amaitu dira VicinayCadenasen instalazioak eraisteko lanak
Ituntze Batzarrak amaitu ditu VicinayCadenasekZorrotzaurren zituen instalazioak eraisteko lanak. Iraila hasieran hasi ziren lan horiek egiten, eta horrekin, Zorrotzaurreko proiektuaren lehen fasean egingo den azken eraiste-lan handia amaituko da. Eraiste-lanak VicinayCadenasek zituen instalazio guztietan egin dira, hau da, Plan Bereziak erabilera berrietarako mantendu dituen 19 eraikin guztietan, bulegoetako bi eraikinetan izan ezik: Bilboko Bankuaren artxibategi zaharra, eta La Coromina pintura-fabrika izandakoaren eraikina.Lehenengo horretan jarriko dute etorkizunean Tknikaren egoitza izango dena: Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia ErkidegokoZentroa. Hala, eremu hori ia liberatuta geratuko da (Deustuko arrauneko pabiloia izandakoa eta adierazitako eraikinak soilik geratuko dira zutik) Zorrotzaurreko Plan Bereziak…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
DigiPen egoitza berriaren inaugurazio ofiziala Zorrotzaurren
Gaur izan da DigiPen egoitzaren, “bideo-jokoen unibertsitatearen”, inaugurazio-ekitaldi ofiziala, Beta fabrika zenaren eraikin birgaituan.Ekitaldian Bilboko alkate Juan Mari Aburto izan da buru, eta besteak beste, ClaudeComair izan da bertan, DigiPen-en presidente eta sortzailea.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Gaur jaio da Zorrotzaurre uhartea
Gaur, 13,30etan, Deustuko kanala ireki dute, oraindaino penintsula izandakoa uharte bat bihurtuz. Kanalaren irekitze ekitaldia zuzentzeaz arduratu da Juan Mari Aburto Bilboko alkatea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Iñaki Arriola Aholkulariaren eta bestelako pertsona ospetsuen laguntzarekin kontatuz.
Gehiago irakurri