Enlaces de Interés
Mondragon Unibertsitateak 228 ikasle lekualdatuko ditu Zorrotzaurreko As Fabrik erakinera urtarrilaren 7an
Mondragon Unibertsitateak 228 ikasle lekualdatuko ditu Bilboko Zorrotzaurreko As Fabrik erakin berrira 2021eko urtarrilaren 7an. Izan ere, Bilboko Udalak amaitu du Zorrotzaurreko uhartean Bilbao As Fabrik campusa hartuko duen eraikin nagusia. Garatzeko bidean dagoen proiektuak, EGEF europar funtsetako 12,4 milioi euroko finantzaketa du: 5,8 milioi euro, %80an finantzatua, Hiri Jarduera Berritzaileetako programako UIA Bilbao As Fabrik proiektuaren bidez, eta 3,6 milioi euro, %50ean finantzatua, Hiri Garapen Iraunkor eta Integratuaren Estrategiako DUSI Zorrotzaurre proiektuaren bidez. Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak jakitera eman dutenez, eraikinak bost solairu ditu: 0. solairua, solairuartea eta 1., 2. eta 3. solairuak. Hasieran, 0. solairua, solairuartea eta…
Gehiago irakurriEnlaces de Interés
EUROPAKO DISEINU INSTITUTUA (IED) BILBORA HELDU DA, KUNSTHAL DISEINU-ZENTRO NAGUSIAREN INTEGRAZIOARI ESKER
KUNSTHAL Goi Mailako Diseinu Zentroaren integrazioari esker, Bilbora iritsi da IED Taldea, diseinuaren arloko azterlanetan erreferentziazko erakundea. Zabalkuntza horrekin, IEDk Espainiako bere hirugarren egoitza ezartzen du –gaur egun Madrilen eta Bartzelonan ditu egoitzak–, halako moldez non Bilbokoa munduko hamabigarren egoitza izango den (taldeak Italian, Espainian eta Brasilen ditu egoitzak). Horrela, IEDk sendotu egiten du hezkuntzaren, talentuaren, belaunaldi berrien eta enpresa-garapenaren eragile dinamizatzaile gisa duen posizioa. Bestalde, KUNSTHAL, IEDn sartu dela gaur goizean iragarri duena, diseinuari buruzko prestakuntzan, diseinuaren kulturaren dibulgazioan eta inguruko eragile sozioekonomiko eta instituzionalekin lankide jardunik proiektuak lantzen eta garatzen diharduen eragilea da. Hala, Zentroa hazi eta finkatzeko…
Gehiago irakurriConcursos, licitaciones y adjudicaciones
Zorrotzaurre proiektuko B-1 eta D faseen urbanizazio obren esleipena
Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen Kontzertazio Batzordeak, maiatzaren 14ean ospatu zuen azken bileran, Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen D Fasearen urbanizazio obren lehiaketa ebatzi zuen. Obrak, Cantábricas – Viuda de Sainz enpresek osatutako ABEE’ari eman zaizkio, 12.264.709,22 euroko kopuruarengatik (BEZ’a kanpo). Irlaren ipar lurmuturrean (Zorrotzatik gertuen dagoena) kokatzen diren kaleen, plazen, lorategien eta hiri-zerbitzuen urbanizazio obrak biltzen ditu. Era honetan, inguru hartan aurreneko eraikin multzoak hartuko dituzten orubeak mugarrituko dira; bizileku-erabilera edota erabilera tertziarioa izango dutenak. Era berean, lan hauen obra zuzendaritza Técnica y Proyectos S.A. enpresari esleitu zaio 224.000 eurorengatik (BEZ’a kanpo). Beste alde batetik, Kontzertazio Batzordeak Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen…
Gehiago irakurri