Enlaces de Interés
Zorrotzaurre eta San Ignacio lotuko dituen zubiaren kokatze maniobra era arrakastatsuan amaitu zen aurreikusita zegoena baino lehenago
Bilbo bere uhartearekin lotzen duen zubi berria behin-behineko egongunean dago jada, Zorrotzaurre eta San Ignacioko ibaiertzetan eraikitako horma-bularren gainean jarrita. Intzidentziarik gabeko maniobra baten ostean, aurreikusita zegoena baino bizkorrago gauzatu zena, atzo arratsaldeko seirak inguruan, bigarren zubiaren estruktura zentrala bere lekuan kokatua izan zen Deustuko kanalaz gaindi.
Konexio berri bat, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak aurreratu zuen bezela, emakume izena izango duena, aurreko legealdian martxan ipini zen filosofiarekin aurrera jarraituz; haren arabera, lehentasuna emango zaie emakume izenei udalerriko kale-izendegi berrian.
Aburtok zera nabarmendu zuen: “Zorrotzaurre epe-luzera pentsatu beharreko proiektu bat da, emeki-emeki, urtez-urte, zehaztasunak izaten joango dena”. Ziurtasun osoz adierazi zuen: “Bilboko jakintzaren uhartearen proiektua aurrera pausoak ematen darrai”.
Iturria: Deia