ZORROTZAURRE
Zorrotzaurreko proiektua, Bilbon martxan jarri den garrantzi handiko azken hiri birsorkuntza operazioa da. Alde hau, joan den mendeko laurogeigarren hamarkadatik hona industria eta gizarte gainbeheran doa etengabe, eta gaur egunean bostehun bat auzo baino ez dira bertan bizi.
Bere hirigintza esparruak 838.781 m2-ko azalera dauka. Guztirako metro horien erdia baino gehiago herri erakundeenak dira (Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Bilboko Portu Agintaritza) eta gainontzekoak, zenbait jabe pribatuen artean bananduta daude.
Hirurogeiko hamarkadaren erdian, Zorrotzaurrek industria botere handiko garaia bizi izan zuen eta hori indartu egin zen, Bilboko Portuak, inoiz amaitu ez zen Deustuko ubidea ireki zuenean.
Eszenatoki honetan zenbait industria jarduera, gehien bat ubidearen alde bietako portu jarduerekin zerikusia zeukatenak bai eta Deustuko Erribera zaharrean ezartzen joan ziren bestelako erabilera produktiboak ere, sendotu egin ziren.
Hala ere, garai hartako krisi ekonomikoak eragin handia izan zuen industria sare horretan eta handik aurrera, etengabeko gainbeheran hasi zen. Horren ondorioz, zenbait industria jarduera bertan behera utzi eta alde horren bizitza maila hondatzen joan zen, eraikinak eta espazio publikoak eta pribatuak zahartu egin zirelako.
1995an onartu zen Bilboko Hiri Antolamendu Plan Orokorrak, Zorrotzaurreko industria erabileraren ordez, bizitzekoarena ezarri zuen. Aldi berean, Plan Berezi baten idazketaren esku utzi zuen alde horren hiri diseinua definitzea.
2001ean, Zorrotzaurreko zenbait jabe publiko eta pribatuk Zorrotzaurreko Hirigintza Garapenerako Kudeaketa Batzordea sortu zuten, alde horren hiri birsorkuntza plana sustatu eta burutzeko helburuaz.
Proiektuaren Master Plana, Zaha Hadid arkitektu angloirakiar ospetsuak diseinatu zuen. Master Plan honek, 2004an egin eta 2007an berrikusi zenak, Deustuko Ubidearen erabateko irekidura aurrikusten du. Horrek, Zorrotzaurreko penintsula irla batean bihurtzea lekarke, alde horrek uholdeak izateko arriskua baztertuz.
Bilboko Udalak 2012ko azaroan Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Berezia behin-betiko onartu ondoren, 1 zkiko. Jarduera Integratuaren Jarduera Urbanizatzailea eta 1 zkiko. Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Kudeaketa Hitzarmena onartu ziren; biak 2013ko urrian.
Zorrotzaurreko Plana esparru bitan banandu da (1 eta 2 Jarduera Integratua) eta aldi berean, 1 zkiko. Jarduera Integratua beste bi esparrutan banandu da (1 eta 2 Egiterapen Unitateak), garapena zatika egiteko asmoz.