ZORROTZAURRE
Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordea, 2013ko urriaren 15ean eratu zena, aipatutako egiterapen unitatea garatzeaz arduratzen da.
Horretarako, bere zereginik nagusienak birpartzelazio eta urbanizazio proiektuen idazketa eta izapidea dira bai eta 1go Egiterapen Unitatean hirigintza aurreikuspenak burutzeko beharrezkoak diren gainontzeko lan guztienak ere. Azkenez, Hitzarmen Batzordeak aipatutako alde horretako urbanizazio lanak egingo ditu.
1go Egiterapen Unitateak, 389.654 m2-ko azalera dauka eta 59 jabeenak diren 208 lursail ezberdinetan bananduta dago.
Batzordea, jarraiko 5 jabe publiko eta pribatu hauek osatuta dago, jabetza handienetik txikienera:
– Visesa
– Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez.
– Bilboko Udala
– Sociedad Promotora Inmobiliaria Margen Derecha S.A.
– Vicinay Cadenas S.A.
Eratu ondoren, Batzordean, beste lau jabe sartu dira: Estatuaren Administrazio Orokorra, FCC eta beste jabe pribatu bi.
Bederatzi jabe publiko eta pribatu hauek, guztira, 1go Egiterapen Unitateak hartzen duen lurraldearen (389.654 m2) %78,60 gehitzen dute.
Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordearen Kontseilu Errektorea
Lehendakaria: |
Marcos Muro NájeraVisesako Zuzendari Nagusia |
Batzordekideak: |
Asier Abaunza RoblesConcejal Delegado de Planificación Urbana del Ayuntamiento de Bilbao Ignacio Basáñez AlfonsoEusko Jaurlaritzako Etxebizitza Zuzendaria Ricardo Barkala ZumelzuConcejal Delegado del Área de Obras, Servicios, Rehabilitación urbana y espacio público del Ayuntamiento de Bilbao Gabriel Salaverry BarañanoInmobiliaria Margen Derecha-ko Administratzaile Bakarra Covadonga Solaguren SantamaríaEusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordea Borja Vicinay PérezVicinay Cadenas, S.A. –ko Lehendakaria |
Idazkaria: |
Antón Pérez-Sasía BasterraAbokatua |
Gerentea: |
Pablo Otaola Ubieta |