Idom-en egoitza berriaren inaugurazioa, Zorrotzaurreko berrikuntza proiektuaren barruan eraiki den lehen eraikina

Zorrotzaurre

Idom-en egoitza berriaren inaugurazioa, Zorrotzaurreko berrikuntza proiektuaren barruan eraiki den lehen eraikina

29/09/2011

Gaur, Idom ingenieritzak  bere egoitza berria izango den eraikina ofizialki inauguratu du. San Inazioko beheko aldean, Deustuko ubidearen ondoan, hain zuzen ere, kokatuta dagoen eta berde koloreko diseinu abangoardista daukan hau, Zorrotzaurreko hiri berrikuntza prioiektuan eraiki den lehen eraikina da.

Konpainiako lehendakaria den Fernando Querejetak gailendu duen inaugurazio ekitaldian mila bat gonbidatu egon dira, euren artean Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna eta  Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia nabarmen  daitezkelarik.

Eraikin berria, Zorrotzaurreko industria oroimena mantentzeko filosofiarekin jarraituz, urte bete eskasean eraiki da, Gordailu Franko zaharra aprobetxatuz. Proiektuaren diseinuaz, Idom beraren arkitektura dibisioa arduratu da (ACXT).

30 milioi euroko inbertsioaz, eraikinaren bereizitasunik  nabariena, energia eraginkortasunik handiena lortzeko azken teknologiak sartu dituela da.

Eraikinak, bost solairuen artean bananduta dauden 15.000 metro karratu inguruko azalera dauka eta uztailaren amaieratik hona, 700 profesional baino gehiagok lan egiten dute bertan (Idom-en guztirako langileen ia herena), eraikinaren edukierak, etorkizunean kopuru hori mila langile izateraino handiagotzea halbidetuko duen arren.

Aurrekoa
Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurre eta Deustu lotuko dituen zubiaren eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu du
Hurrengoa
Bilboko Plan Orokorra Zorrotzaurren deritzon horretan, aldaketa zehatza onartu da
close