Zorrotzaurre
Bilboko Plan Orokorra Zorrotzaurren deritzon horren aldaketaren behin-betiko onarpena
Gaur, Bilboko Udalak, Zorrotzaurre aldeari dagokion Bilboko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketaren behin-betiko onarpena erabaki du. Aldaketa hau, 9.2.9.3 eta 9.2.12.1 artikuluetan eragina daukana, udal bilbotarrak, joan den urtarrilaren 26an behin-behinean onartu zuen.
Aldaketa honekin araudia egokitu egin da, orain dela hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Zorrotzaurre, Deusturekin eta San Inaziorekin lotuko duten etorkizuneko zubien finantziaketari buruz hartu zuten akordioa gauzatu ahal izateko.
Zehazki, etorkizuneko irla Deusturekin lotuko duen zubia, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordearen kontura egingo da; Eusko Jaurlaritzak berriz, Zorrotzaurre San Inaziorekin lotuko duena finantziatuko du.