Bihar, IMQ Zorrotzaurre klinikaren aurrean dagoen TAO aparkalekua itxiko da

Zorrotzaurre

Bihar, IMQ Zorrotzaurre klinikaren aurrean dagoen TAO aparkalekua itxiko da

11/06/2014

Deustuko kanala irekitzeko lanak eta etorkizuneko irla Deusturekin lotuko duen zubi berriaren eraikuntza direla eta, bihar, osteguna, IMQ Zorrotzaurre klinikaren aurrean dagoen  TAO aparkalekua behin-betiko itxiko da. Aipatutako aparkalekuak gune berdeko 429 leku dauzka.

Aparkalekua ixteaz gain (20,00etan egingo dena), Ballets Olaeta eta General Eraso kaleen arteko bidegurutzean -patinatzeko pistaren altueran- dagoen semaforodun oinezkoen pasabidea 60 bat metro mugituko da,  lanen hesi altueran, hau da, Euskalduna biribilgunearekiko loturan jartzeko.

Aurrekoa
LKS euskal ingeniaritzak Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektua idazteko lehiaketa irabazi du
Hurrengoa
Praxair eraikin bien eraispena amaitu da
close