Zorrotzaurre
Jadanik jarrita dago Frank Gerhy zubiaren egitura nagusia
Dagoeneko, Frank Gerhy zubiaren egitura nagusia osatzen dituzten piezak, kanalaren irekiduraren etorkizuneko aldeetako euskarrien gainean jarrita daude. Pieza hauek URSSA enpresa arabarraren instalakuntzetan egin dira eta gero, Bilbora ekarri dira dagokien lekuan jartzeko.
Euskarriak edo zubi-brankak eraikita, zubia osatzen duten eta 14 eta 20 metro bitarteko luzera daukaten 20 pieza aurrefabrikatuak jar daitezke. Pieza hauek, behin-behinean zubia eutsiko duten behin-betiko tiranteak jartzen direnean kenduko diren euskarri batzuen gainean jarriko dira.
Arenas y Asociados izeneko bide-ingeniariek diseinatutako Frank Gerhy zubiak, 75 metroko luzera eta 28 metroko zabalera dauka. Deustuko kanala ireki aurretik eraiki zen lehorrean instalatzea errezagoa zelako eta etorkizuneko irla ez zelako inoiz konexiorik gabe utzi nahi.
Datozen hilabeteetan, egituraren azpitik, tutuak eta irlaren jarduerarako beharrezkoak diren zerbitzuen hodiak jarriko dira (elektrizitatea, telefonia, ura, gasa).
Egituraren gainean, norabide bakoitzean karril bi eta oinezkoentzako espaloi bi (euretariko bat bidegorriarekin) edukiko dituen galtzada eraikiko da. Zarata eta haizearen kontrako manparak jarriko dira bai eta ibilbide osoaren luzetara joango den banku bat ere.