MASTER PLAN
Hiria eta metropolia integratuz:
Bilbao, aro berrian sartzen ari da –hirigunea bere itxura aldatzen ari da metropoli mota berri baten bihurtzeko. Zorrotzaurre, aldaketa honen gakoa da.
Itsasadarrak eta Deustuko ubideak inguratuko duten etorkizuneko Zorrotzaurreko irla, bere hiru kilometrotako luzeran, hiri bizitzaren ardatzan bihurtuko da. Ardatz luze honek zentzua hartzen du Zorrotzaurre, bere ur-auzokoekin integratuz: Abandoibarra, Deustu, Olabeaga, Sarriko,San Inazio eta Zorrotza. Auzo guzti hauentzako, Zorrotzaurre Bilbao Metropolitarreko bizitzaren kide eragilea izango da.
Oraindik gaur, beste garai batean auzoko hauekin zeuzkan loturen aztarnak ikus daitezke; begira adibidez, Zorrotzaurreko kaleek San Inazio eta Sarrikoko kaleekin dauzkaten lerrokaketa edo bidaiariak Olabeagaraino eramateko balio zuten untziraleku txikiak. Ezinezkoa da portuak Bilboko gizon eta emakumeen lan bizitzan zeukan garrantziaz ez konturatzea.
Zorrotzaurrerako Plangintza berriak, aintzineko bizitasun eta integrazioa berreskuratu nahi izateaz gain, metropoliari, europar giza eta ekonomia sare barruan, gero eta leku dinamikoagoa eman nahi dio. Zorrotzaurrek, hirian integratuta, lan eta bizitza patroi berriak definitzen dituen joera berriaren hasiera markatuko du.