Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko etxebizitzen birgaikuntza lanen gaurko eguna
Surbisak (udalerriko bizitzeko-eraikinen hirigintza birgaikuntza sustatzeko Bilboko Udaleko empresa publikoak) Zorrotzaurreko etxebizitzetan egindako birgaikuntza lanen balantzea egin du.
Bere sasoian, Zorrotzaurrendauden 47 etxebizitza-eraikinetatik, 42 birgaitzeko zeudela kontsideratu zen. Azken hauetatik 17k erreforma lanak amaitu dituzte; 8k aldamioak jarrita dauzkate eta beste 10 proiektuarekin daude edo kudeaketa izapidatzen ari dira. Beraz, 7 bakarrik geratuko ziren birgaikuntzaren zain.
Egindako erreformak garrantzizkoak izan dira, hauetariko etxebizitza askok ehun urte baino gehiago daukatelako eta hamarkada askotan egin dizkioten mantentze-lanak, eskasak edo hutsalak izan direlako. Hori dela eta, eraikin batzuen pilareak indartu behar izan dira eta isolamendu termikoak eta Surbisak proposatutako energía eraginkorra lortzeko zenbait neurri jarri dira. Lanekin helgarritasuna lortu da eta hiru altuera baino gehiagoko eraikinetan, igogailuak jarri dira.
Zorrotzaurre Birgaikuntza Integratutako Gunea izateko adierazpena bideratu zenetik, bertan bizi direnek birgaikuntza lanei ekin ahal izateko diru-laguntza handiak lortzeko aukera izan dute.
Lanak 2017an amaitzea aurreikusi da.