Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko BETA 1 eraikinaren egokitzapen lanak egiteko lehiaketa antolatu du

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko BETA 1 eraikinaren egokitzapen lanak egiteko lehiaketa antolatu du

19/04/2017

Gaur Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko Erribera 2an kokatuta dagoen BETA 1 eraikinaren kanpoko eta barruko aldea egokitzeko lanak egiteko antolatu duen lehiaketa argitaratu du.

Lizitazioaren hasierako aurrekontua (BEZ kanpo), 2.773.104,73 eurokoa da.

Lehiaketaren dokumentazioa www.bilbao.eus webgunearen Kontratatzailearen Profila-Administrazioaren Kontratuak atalean lor daiteke.

Eskaintzak aurkezteko epea, 2017ko maiatzaren 15eko 13:00etan bukatuko da.

BETA 1 eraikina,  Zorrotzaurreko birsorkuntza proiektuan mantenduko diren 19 industria eraikinetatik bat da. 1951n eraikia, bere diseinua, Juan Jose Abrisketa industri-ingeniariak egin zuen.

Aurrekoa
Bost urte bete dira IMQ Zorrotzaurre Klinika inauguratu zenetik
Hurrengoa
Bost urte bete dira IMQ Zorrotzaurre Klinika inauguratu zenetik
close