Zorrotzaurreko SI-01 lurzatian kokatuko diren 112 etxebizitza tasatuen sustapenaren zozketa egingo da bihar

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko SI-01 lurzatian kokatuko diren 112 etxebizitza tasatuen sustapenaren zozketa egingo da bihar

01/05/2019

Bihar, ostegunarekin, Zorrotzaurreko SI-01 lurzatian kokatuko diren 112 etxebizitza tasatuen sustapenaren zozketa egingo da, zozketan izena eman duten 549 pertsonen artean.

Zozketa Amenabar Promociones enpresak antolatzen du Bilboko Udalarekin eta Etxebiderekin koordinatuta, eta 19:00etan hasiko da Euskalduna Jauregian.

Amenabarrek eraikiko dituen 112 etxebizitzen bizitegi-sustapen berriak bi eraikin izango ditu, zortzi solairu altu izango direnak, eta haietako bakoitzak 56 etxebizitza hartuko ditu.

Sustapenean bi motako pisuak egongo dira: hiru logelako 59 etxebizitza egongo dira eta bi logelako 53; horietatik bost egokituak izango dira eta ezgaitasunarekin izena eman dutenentzat gordeko dira. Gainera, sustapenak 112 garaje-plaza eta 16 trasteleku izango ditu etxebizitzetara lotuta.

Etxebizitzen prezioak 203.444,51 euro gehi BEZ ingurukoak izango dira garajerik eta trastelekurik gabeko bi logelako etxebizitzen kasuan, eta 251.655,32 euro gehi BEZ ingurukoak hiru logela eta garajea dituztenen kasuan.

Aurrekoa
ZAWP-ek sortutako webgune batek betiko Zorrotzaurreren memoria bisuala jaso du
Hurrengoa
Bilboko Portuak Deustuko kanalaren ezkerreko bazterrean betetzeak egiteko lehiaketa esleitu du
close