Zorrotzaurre
Deustuko ubidearen eskuinaldeko pasealekuaren azken zatiaren irekiera
Asteazkena, martxoak 30, irekiko da Deustuko ubidearen eskuinaldeko pasealekuaren azken zatia, zehazki Botica Vieja pasealekuaren eta IMQ Zorrotzaurre klinikaren hasieraren artekoa.
Azken zati honek Deustuko ubidearen luzera osoa hartzen duen 2,6 km-ko ibilbidea osatzen du, Elorrietako biribilgunetik Euskalduna zubiraino.
Pasealeku hau 2020ko otsailean jada publikoarentzat zati batean ireki zen, espazio honen urbanizazio lanen zain, bide-sarearen aldatzea ere ekarri duena; hain zuzen, Euskaldunako biribilgunearen ezabapena, eta Euskalduna zubia zeharkatu eta Iruña kaletik barrena Frank Gehry zubiraino doan bidegorriaren jarraipena alegia.
Lan hauek Zorrotzaurreko hiri-birsorkuntza proiektuaren barruan kokatzen dira eta Zorrotzaurreko 1.go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordeak hartu ditu bere gain, 3,3 milioi euroko aurrekontuarekin.
Pasealekuaren gauzatzea 2017ko urrian hasi zen, Ballets Olaeta kale berriaren sorrerarekin eta Morgan kalearen berrurbanizazioarekin. Geroago, 2018ko irailean, pasealekuaren obrak hasi ziren, 2019ko abenduan amaitu zirenak. Eta 2020ko otsailean, gaur osotasunean amaitzen den pasealekua jendearentzat ireki zen.
Pasealekuaren eta aldameneko kaleen erabateko urbanizazioak guztira 18,5 milioi euroko inbertsioa suposatu du; inbertsioa Zorrotzaurreko 1.go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordeak finantzatu duelarik.