Zorrotzaurre
Abian dira Deustuko kanaleko eskuinaldea urbanizatzeko lanak
Zorrotzaurreko 1. Jarduketa Integratuko 1. Exekuzio Unitateko A Fasea urbanizatzeko lanak hasi dituzte. Lan horiek Deustuko kanaleko eskuinaldeari dagozkio.
Lan horiei esker, Deustuko kanalaren ertzean bi kilometroko luzera izango duen oinezkoentzako ibilbide jarraitua sortuko da. Elorrietako glorietatik BalletsOlaeta kaleraino iritsiko da (bertako urbanizazio-lanak amaitu berri dituzte).Pasealekuak hamar eta hogei metro arteko zabalera izango du toki bakoitzaren arabera eta ibilbide osoan egoteko guneak, behatokiak, lorategiak, zuhaitzak eta eskalada-murru bat jarriko dira.Gainera, Idomeko eraikinaren eta arraunketako pabilioi berriaren artean 6.000 m2-ko plaza bat sortuko dute estalitako hiru gunerekin eta haurrentzako jolas eremuarekin.
Lanen guztizko aurrekontua 14 milioi euro (BEZa barne) ingurukoa izango da.
Obrak egiteko aurrez ikusitako epea 14 hilabetekoa da; ondorioz, pasealekua datorren urteko urrian amaituta egongo da.Dena den, San Ignazio plaza (bertako lanek 4 hilabeteko iraupena izango dute) Visesaeraikitzen ari den San Ignazio zubia amaitu ostean hasi ahal izango dira egiten.
Lanak Viuda de Sainz SA, Lurgoien SA eta JaureguizarPromoción y GestiónInmobiliaria SL enpresek osatzen duten ABEEak egingo ditu. Izan ere, enpresa-elkarte horrek irabazi zuen Zorrotzaurreko Ituntze Batzarrak helburu horrekin deitutako lehiaketa.
Lanen zuzendaritza-lana Saitec SA eta GonzálezCavia y Cabrera Arquitectura, Urbanismo y Paisaje SL enpresek osatutako ABEEak hartu du bere gain.
Zorrotzaurreko Ituntze Batzarrak eskerrak eman nahi dizkie eragina jasandako bizilagunei eta erabiltzaileei ohiko mugigarritasun-ohituretan lan horiek eragin diezazkiekeen eragozpenak ulertu dituztelako.
Informazioa behar duten edo ohar edo kexaren baten berri eman nahi duten bizilagunei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, zuzeneko arreta-zerbitzua jarri dugu abian. Peio Bilbaok eskainiko du zerbitzua posta elektroniko bidez (peio@jaureg.com) edo telefonoz (650491866).