Zorrotzaurre
Lau jabek Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordearen aldekotasuna adierazi dute
Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordearen aldekotasuna agertzeko epea amaitu ondoren, beste lau jabe Batzordean sartu dira. Honela, lau berri hauek, joan den urriaren 15ean aipatutako erakunde hori eratu zuten bostei (Visesa, EuskoJaurlaritza, BilbokoUdala, Sociedad Promotora Margen Derecha deritzona eta Vicinay Cadenas) gehitzen zaizkie.
Bederatzi jabe hauek guztira, 1go Egiterapen Unitateak hartzen duen lurraldearen %78,60 osatzen dute.