Deustuko ubidea irekitzeko proiektuaren idazketa esleitu egin da

Zorrotzaurre

Deustuko ubidea irekitzeko proiektuaren idazketa esleitu egin da

09/06/2011

Bilboko Udalak,  Deustuko ubidearen irekidurarako eraikuntza proiektuaren idazketarako herri lehiaketa ebatzi du. Ingeniería Técnica y Proyectos S.A. (TYPSA) deritzon enpresari esleitu zaio, 232.800 euroko zenbatekoaz.

Deustuko ubidea irekitzeko lanen kostu estimatua,  15 milioi eurokoa da eta Bilboko Udalak ordainduko ditu. Lan hau, Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen  zubiaren eraikuntzarekin batera egingo da.

Hurrengoa
Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurre eta Deustu lotuko dituen zubiaren eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu du
close