Zorrotzaurre
Deustuko ubidea irekitzeko proiektuaren idazketa esleitu egin da
Bilboko Udalak, Deustuko ubidearen irekidurarako eraikuntza proiektuaren idazketarako herri lehiaketa ebatzi du. Ingeniería Técnica y Proyectos S.A. (TYPSA) deritzon enpresari esleitu zaio, 232.800 euroko zenbatekoaz.
Deustuko ubidea irekitzeko lanen kostu estimatua, 15 milioi eurokoa da eta Bilboko Udalak ordainduko ditu. Lan hau, Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen zubiaren eraikuntzarekin batera egingo da.