Zorrotzaurre
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketa esleitu da
Bilboko Udalak, behin-behinean Exbasa, Viuda de Sainz, Balzola eta Urssa enpresek osaturiko UTEari, Deustuko kanala ireki eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia eraikitzeko lanen egiterapena esleitu dizkio.
Esleipendun UTEak, lehiaketako lana egiteagatik 17,3 milioi euro (BEZ kanpo) eskaini dituenak, 18 hilabeteko epea dauka aipatutako hori burutzeko.
Lehiaketara, zeinen lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 24,2 milioi eurokoa zena (BEZ kanpo), guztira 32 enpresa bildu duten 9 eskaintza aurkeztu dira.