Administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea Deustuko kanalean betetze-lanak egiteko

Zorrotzaurre

Administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea Deustuko kanalean betetze-lanak egiteko

23/01/2018

Gaur goizean, Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitzan sinatu dute Zorrotzaurren lanean ari diren erakunde ugarien arteko lankidetza-hitzarmena Deustuko kanalean aurrez ikusitako betetze-lanak egitea ahalbidetzeko.

Hitzarmenaren bidez, Deustuko kanalaren ibilbidea fisikoki aldatzeko proiektua jarriko dute abian eta, horren bidez, Zorrotzaurreko 2. Jarduketa Integratuaren baitan dauden 50.000 metro koadro inguru irabaziko dira.

Helburu horrekin, Portuko Agintaritzak betetze-lanen obra lizitatzeko lehiaketarako deialdia egingo du etorkizuneko gauzaren salmentaren ondare-kontratuaren bidez artikulatuta. Horren aurretik, Ministroen Kontseiluak lehiaketako baldintzen plegua onartu behar du.

Helburua lehiaketa 2018. urtean esleitzea izango da, obrak 2019. urtearen hasieran has ditzaten.

Honako hauek sinatu dute akordioa: Iñigo de la Serna, Sustapeneko ministroa; José Llorca, Estatuko Portuen presidentea; Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko, Lurralde Plangintzako eta Etxebizitzako sailburua; Asier Atutxa, Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea eta Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeko presidentea; eta Carlos Quindós, Zorrotzaurreko 1. Egikaritze Unitateko Itun Batzarreko presidentea.

Aurrekoa
Mondragon Unibertsitateak As Fabrik proiektuaren prestakuntza-eskaintza zabaltzeko jardunaldia antolatu du
Hurrengoa
Zorrotzaurre proiektua, garapen jasangarriaren eredua, barne hartu zen joan den ostiralean Bilbon ospatutako Hirigintza Ekimenen Sareko (RIU) osoko bilkuran
close