Zorrotzaurre
Amaitu dituzte Zorrotzaurreko Iparraldeko Muturra eraisteko lanak
Ituntze Batzarrak amaitu ditu Zorrotzaurreko uharte bihurtuko den tokiko Iparraldeko Muturrean hutsik dauden eraikin industrialak eraisteko lanak.
Plan Bereziak etorkizunean birgaitzeko eta produkzio berriak esleitzeko bere horretan mantendu dituen 5 eraikinek bakarrik jarraitzen dute zutik eremu horretan.Zehazki, honako eraikin hauek dira: Tarabusirens, TermoelectricidadConsonnirena, Elorriega Industrialena, Mefesaren bulegoen eta laborategiaren eraikinak eta baserri bat.
Hala, Iparraldeko Muturra prestatuta geratuko da eremu horretan etorkizunean egin ditzaketen urbanizazio-lanetarako eta, Plan Bereziak aurrez ikusita moduan, eraikin berriak, merkataritzako eta produkzioko eremuak, aisialdiko guneak eta herritarrentzako eremuak ezartzeko.