Zorrotzaurre
BPA-ren eskutik, Deustuko kanalaren betegarrien betearazpena eta sortuko diren ia 52.000 m2-ko lursailen besterentzea lizitatzen dira
Gaurko Estatuko Buletin Ofizialean, Deustuko kanalean gauzatuko diren betegarri obren ondorioz sortuko diren lursailen besterentze kontratuaren esleipenerako Bilboko Portu Agintaritzaren lehiaketa argitaratzen da. Betegarri hauen betearazpenak, Zorrotzaurreko 2. Jarduketa Integratuari dagozkion ia 52.000 m2-ko lursailen partzela bat lortzea ekarriko luke.
Ezarritako salmentaren kopuru minimoa 1.451.796,34 eurokoa da, B.E.Z. gabe. Kontratuaren esleipena, etorkizuneko salmentarako ondare kontratu baten bidez artikulatuko da.
Kontratuaren esleipenduna behartuta dago:
– Deustuko kanalaren ezkerreko marjinan betegarri obrak egitera, 20,66 milioi euroko betearazpen aurrekontuarekin, BEZ Gabe.
– Salmentaren prezio esleipendunaren ordainketa egitera.
– Eta 1,79 milioi euroko zenbateko osagarria, BEZ gabe, ordaintzera, Zorrotzaurreko esparruarekin lotutako kostuen eta gastuen kontzeptuan.
Kontratua amaitzean, esleipendun-eskuratzaileak Zorrotzaurreko Plan Bereziaren 2. Jarduketa Integratuan aurreikusitako hirigintza garapenari eta eraikuntza sustapenari ekin ahal izango dio.
Eskaintzak, bere aurkezpen epemuga 2018ko irailaren 27an izanik, Bilboko Portuko Agintaritzaren Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira.
Esleipena urte amaieran egitea eta obren hasiera 2019ko lehen hilabetetan gauzatzea aurreikusten da, Zorrotzaurreko 2. Jarduketa Integratuaren proiektua 2022. urterako amaitu ahal izango delakoan.
Lehiaketaren dokumentazioa eskuratu ahal izango da ondorengo helbidean