Zorrotzaurre
Frank Gehry zubia ibilgailuen trafikoarentzat ireki da
Gaur, Frank Gehry zubia erabat irekita geratu da, trafikoaren iragaitea baimendu baita.
Orain arte eta bere inaugurazio egunetik (iazko irailaren 14a), zubiaren espaloi bietatik oinezkoak bakarrik pasa ziratekeen.
Ibilgailuak Frank Gehry zubitik ibiltzeko baimena hasiera baten aurreikusitako egunak baino lehenago eman da, Deustuko kanala irekitzeko indusketa plangintzan egondako aldaketaren ondorioz, aldaketa honek, Zorrotzaurre Euskalduna biribilguarekin lotzen duen errepidea ibilgailu eta oinezkoei etetea ekarri duelako.