Zorrotzaurre
Bilboko Plan Orokorra Zorrotzaurren deritzon horretan, aldaketa zehatza onartu da
Bilboko Udalak, Zorrotzaurre aldeari dagokion Bilboko Hiri Antolamendu Plan Orokorraren artikulu bi aldatu ditu; aldaketa horren arrazoia bikoitza izan da.
Alde batetik, araudia egokitzea, orain dela gutxi Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren artean onarturiko akordioa ahalbidetzeko, bertan, eraginkortasuna dela eta, Zorrotzaurre, Deustu eta San Inaziorekin lotuko duten etorkizuneko zubien finantziaketa trukatzen delarik. Hori, erakunde biek 2010eko urtarrilaren 3an sinatu zuten akordioan ezartzen zen.
Zehazki, etorkizuneko irla Deusturekin lotuko duen zubia, orain arte Eusko Jaurlaritzak finantziatzea aurrikusita zegoen, baina azkenean, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordearen kontura egingo da.
Bestalde, Zorrotzaurre San Inaziorekin lotuko duen zubia, azkenean Eusko Jaurlaritzak finantziatuko du (orain arte Kudeaketa Batzordearen kontura zegoen).
Guzti horregatik, HAPO-ean onartutako aldaketak egiten duena, Deusturekin lotzen duen zubia Zorrotzaurreko Alde Mistora adskribatzea da, orain arte agertzen zen San Inaziokoaren ordez.
Aldaketaren bigarren arrazoiak, Zorrotzaurreko esparruaren hiri garapenaren egiterapen epea luzatzearen egokitasunarekin zerikusia dauka. Hasieran, aipatutako epe hori sei urtetan ezarri zen, baina bere egiterapenaren zailtasuna ikusirik, aldaketa onartu ondoren, orain, hamabi urteetaraino luzatu da.
BILBOKO PLAN OROKORRA ZORROTZAURREN deritzon horren 9.2.9.3 eta 9.2.12.1 artikuluen Aldaketaren dokumentazio guztia ikusi.