Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Berezia jendaurrean jartzeko beste erakustaldi bat egitea erabaki da
Gaur goizean, Bilboko Udalak, hasiera baten berak, azaroaren 9an onartu zuen Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Bereziaren jendaurreko bigarren erakustaldi bat egitea erabaki du.
Erakustaldi berri hau egitea, Planaren jatorrizko agirian, azaroaren 29tik urtarrilaren 26ra bitartean garatu zen jendaurreko lehen erakustaldian aurkeztutako zenbait alegazio onartzearen ondorioz egin ziren aldaketengatik justifikatzen da.
Aldaketa nagusienak, honako hauek izango dira:
- (District Heating) Berotze zentrala kendu, San Inazioko lursaila, non bere kokapena aurrikusita zegoen, herri hornikuntzakoa izatera pasatuz.
- Deustuko Erriberan kokatuta dagoen “Papelera” izeneko eraikina mantendu. Horrek, zenbait etxebizitza-eraikin kendu eta alde berde berri bat egitea ekarriko du.
- Deustuko Erriberan kendutako eraikigarritasuna, Erdialdeko Barrutira eta Zorrotzaurreko Erriberara eraman.
Aurreko aldaketa horien ondorioz, espazio libre eta herri hornikuntzen azalerak handiagotuko dira, 1.742m2 eta 4.221m2-etan, hurrenez hurren.
Erakusketa berriaren iraupena 20 legunekoa izango da eta gaurko akordio hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero hasiko da.
Hasierako orrialdeko berriaren laburpena
Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Bereziaren jendaurreko bigarren erakustaldi bat egitea erabaki du. Erakusketaren iraupena 20 legunekoa izango da eta akordioa BAO-ean argitaratu eta gero hasiko da. Erakustaldi berri hau egitea, Planaren jatorrizko agirian, jendaurreko lehen erakustaldian aurkeztutako zenbait alegazio onartzearen ondorioz egin ziren aldaketengatik justifikatzen da.