Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen kudeaketarako hitzarmenaren behin-betiko onarpena

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen kudeaketarako hitzarmenaren behin-betiko onarpena

02/10/2013

Gaur, Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmenaren behin-betiko onarpena erabaki du.

Hitzarmen hau, hasiera baten  2013ko maiatzaren 8an onartu zena, denboraldi luzez jendaurrean jarrita egon da baina hala eta guztiz ere ez da, hasierako planeamenduari dagokionez,  aldaketa garrantzitsurik egon.

Udala eta 1go Egiterapen Unitateko jabe nagusien artean sinatu beharreko Hitzarmen honetan dauden akordiorik garrantzitsuenak, honako hauek dira:

    a)  Hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetean, Hitzarmen Batzordea eratzea.

    b)  Batzordearen bidez, Birpartzelazio Proiektua egitea, mozkinak eta kargak berdinbanatzeko.

     c)  Udalari, derrigorrez eta doan utzi beharreko lurrak ematea.

     d)  Urbanizatze lanak kontratatzea.

     e)  Aipatutako Egiterapen Unitateari dagozkion urbanizazio kargak onartu eta urbanizatze, azpiegitura eta zerbitzu lanak burutzea.

     f)  Urbanizatze lanen egiterapena, Jarduera Urbanizatzailearen Egitarauan aurrikusita dauden fase eta aldietan antolatzea.

Hitzarmenarekin batera, 1go Egiterapen Unitatearen etorkizuneko Hitzarmen Batzordeak edukiko dituen Estatutuak onartu dira.

Laburpena

Gaur, Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmenaren behin-betiko onarpena erabaki du.   Hitzarmen hau, hasiera baten  2013ko maiatzaren 8an onartu zena, denboraldi luzez jendaurrean jarrita egon da baina hala eta guztiz ere ez da, hasierako planeamenduari dagokionez,  aldaketa garrantzitsurik egon.

Aurrekoa
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketara aurkeztutako eskaintzak
Hurrengoa
Eratu egin da Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordea
close